XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaiera edo, Añibarrok-eta izentatzen ebenez bizkai-euskera, zaharra dogu eta antzinako edozenbat testu itxi deuskuz, XV. gizalditik aurrera.

Testuon bidez ezagutu geinke bizkaieraren historia eta historia honek erakusten deusku bizkaiera euskalki bat dala.

Hau da, bizkaierazko berezitasuntzat jotzen ziran edo diran asko eta asko beste euskalki batzuetan be badagozala edo baegoazala eta horreetariko batzuk bizkaierak ia bakarrik edo gehienbat gorde izan dituala eta beste zenbait, barriz, galdu dituala baina beste euskalki batzuetan gorde dirala.

Izan be, orain dala lau mendetako liburu eta idazkiak aztertuaz gero, ikusten dogu euskalkiak alkarren itxura handiagoa ebela gaur egunean dabeena baino.1 Ikus daiteke honetaz, adibidez, Zuazo, K., Euskararen batasuna, Iker-5, Euskaltzaindia, 1988.

Baina bizkaiera zahar edo arkaikoaren eta klasikoaren artean bereizi ohi da.

Handi-handika esanda, bizkaiera arkaikoa XV, XVI. eta XVII. gizaldietako testuetakoa izango litzateke eta klasikoa Mogel eta Añibarro literatur euskalki legez bizkaierea lantzen hasi ziranetikoa.

Beraz, bizkaiera klasikoak idatzizko ereduak bilatzen ditu, eta neurri batean bakarrik balio deusku bizkaieraren historia berbeta edo hizkuntza lez ezagutzeko.

Ze, bizkaiera zaharreko adizki, aditz forma, hitz eta ezaugarri garrantzitsu batzuk ez dira sartu geroagoko bizkaiera idatzian edo literatur-bizkaieran, esaterako aoristo zaharra (Mikol. mudadu nindia me mudampeacute; esan senguida me dijiste;

iraganeko -n gabeko adizkiak (Mikol. penatan vior equida en pena se me bolvio; daiçu, eztayçu erako etorkizun zaharra (Refranes y Sentencias, 1596, 18.a. çagoquez exilic / ta ençun eztayçu guextoric); *ezan, *egin aditz erroak; dio / deutso; infinitiboa / -tu; obj. pluraleko indizerik eza aditzean e.a.2 Ik., adibidez, Lakarra, J. A., Bizkaiera zaharra euskalkien artean, ASJU XX-3, 1986, 639-682. or.